Bai luzea izan den aurtengo Euskara eguna!!
Azaroaren 23an hasi zen Euskaraldia eta eskolak, nola ez, parte hartu zuen.
Geletan bideoak eta ipuinak ikusi genituen . Abestia ere gustatu zitzaigun baina .... guretzat zaila. Eskerrak "Ahoa bizi, belarriak prest beti" ikasi genuela iaz!!
Aurten erabaki dugu guztiok AHOBIZI izatea eta orduan dominoa margotu dugu, kanpaina bitartean jantzita izateko. Goizero JANTZI DITUGU ETA..... IRAUNDU DU!!




Gelakoak AHOBIZI baina etxekoak?
Ormirudi handi bat egitea erabaki dugu. Horretarako gela batek AHOBIZI eta beste gelak BELARRIPREST, gero elkartzeko asmoz.
Zozketa egin dugu eta lanari ekin diogu
gurea ipini eta gero familiak gonbidatu ditugu haien izena jartzen eta horrela geratu da:


Eta poliki- poliki ABENDUAREN 3a heldu zen, EUSKARA EGUNA!!!!!
Ume guztiak Txikiren kamiseta jantzita etorri ziren, bere urtebetetze eguna zelako.
S. Markoseko patioan berarentzat eginiko marrazkiak eskegi genituen eta denbora galdu barik Psikogelara, hor Haur Hezkuntzako lagun guztiak bildu baitziren
5 urtekoek "PUTZ eta PUTZ" abestia eskeini diogu TXIKIri, gelan airearekin lanegiten ibili garelako.
Txikiri asko guatatu zitzaion eta aspitoak eman zizkigun bere urtebetetzea ospatzeko.
Gero arratsaldean Jolasak egin genituen patioan, TXINGAK, TXOKOR BILTZE, AULKIARENA, JAURTIKETAK, SAKU ALTXAKETA....
OSO OSO ONDO pasa zuten, EGUNA BOROBILA!!! 🎉 🎊 🎶
![]() ![]() ![]() |
TXINGAK TXOKOR BILKETA SAKU ALTXAKETA ETA ....... SOKATIRA!!!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina