2020(e)ko apirilakren 23(a), osteguna

"LIBURU EGUNA 2020" aurten etxean!


TXIKI GUREA, ZEIN AZKARRA! GAUR, APIRILAK 23, LIBURU EGUNA DELA 

BAZEKIEN!!!! 

ZERBAIT BERRI  ESANGO DIOGU, BERAK, GEHIAGO IKAS DEZAN!!!

"ASPALDIAN , ASPALDIAN, 1995EAN, BILERA BEREZI BAT EGIN ZEN. BILERA

HORRETAN HERRI  EZBERDINETAKO PERTSONAK BILDU ZIREN ETA , 

- NAHI DUZUE JAKIN ZER ERABAKI  ZUTEN?

ESAN  ZUTEN "IRAKURTZEA" GAUZARIK GARRANTZITSUENETAKO BAT ZELA,

OSO OSO INPORTANTEA. ESAN ZUTEN ERE, MUNDUAN, PERTSONA GUZTIAK

IRAKURTZEN ANIMATZEKO ZERBAIT  EGIN BEHARKO ZUTELA ETA,

MUNDUAN , HIZKUNTZA GUZTIETAN BA ZEUDELA OSO ONDO IDAZTEN ZUTEN

PERTSONAK, IDAZLEAK.

GUZTI HORI BURUAN, 1995ETIK AURRERA , APIRILAREN 23AN, MUNDUAN,

"LIBURU EGUNA" OSPATUKO ZELA ERABAKI ZUTEN , ETA, HEMEN GAUDE,

GAUR  APIRILAK 23 DA, GAUR, ETXEAN ERE

"LIBURU EGUNA DA"





ESKOLAN, DUELA URTE BATZUK LIBURU EGUNA OSPATZEN DUGU.

GAUR, ETXEAN EGONDA, BESTE MODU BATEZ EGIN BEHARKO DUGU.

TXIKIk ESAN DUEN MODUAN... ABIAPUNTUA .... LIBURUA!! BERAZ.....

HARTU ZUEN GUSTUKO LIBURU BAT, 

BILATU LEKU EROSO BAT, LASAIA ,   
                              
BERDIN  DU JEZARRITA EDO ETZANDA, 

BAKARRIK EDO LAGUNDUTA....

ZABALDU LIBURUA ETA.......

BIZI ABENTURA!! 



ESKOLAN, ETA HERRIAN ERE, LIBURUTEGIA... ITXITA EGONGO DA 

BAINA...  EGUN BEREZI HONETAN GUK LIBURU EZBERDIN  BATZUK

ERAKUTSI NAHI  DIZKIZUEGU, IPUINAK?, ABESTIAK?, OLERKIAK?? 

EA GUSTUKO DITUZUEN!!












ANIMATUKO ZARETE ESATEN ZEIN GUSTATU ZAIZUEN? 

EDO MARRAZTEN? 

EDO

 KONTATZEN?

GOGORATU, HELBURU? LIBURU!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina